martes, 29 de abril de 2014

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA 3.0

Behin ideia buruan neukala, hau garatzeko ordua zen. 

Etxea eraiki beharreko eremuari erreparatuz, ikusi nuen nahiko terreno txikia zela etxebizitza "zabal" bat egiteko eta gainera lorategi handi bat edukitzeko; beraz, aproposena eraikin "konprimitu" bat egitea zela pentsatu nuen, lursaila lau zatitan banatuz, lau zati horietako batean kokatuz, sarrerako atearen aldaean.

Etxebizitza honi ahalik eta probetxu gehien ateratzea da nire helburuetako bat; kokapena zentrikoa dela aprobetxatuz, lorategi eta guzti duen etxebizitza bat egitea, normalean lorategidun familia bakarreko etxebizitzak hiriaren zentrotik urruti egoten baitira.

Eraikin "konprimitua"-ren ideian pentsatzean kubo bat etorri zitzaidan burura. Baina kubo horri beste kubo batzuk itsatsiko nizkion, barne-banaketa baldintzatuko zutenak, eta, horrela, barnetik ere kubo ezberdinak desberdintzeko aukera emanez.

Oraindik eta gehiago ezberdintzeko kubo nagusia erantsitako paralelepipedoetatik, lehenengo hau adreiluzkoa imaginatu nuen, lehen bertan zegoen Sobrino etxea bezala, eta, gainerakoak, metal beltzez eginak.

Lursailari dagokionez, honen erpinetako bat diagonala da, beraz, sarrerako eskilarak honi egokitu dizkiot, elementuek bidetik eraman zaitzaten. 

Atzealdean, terraza bat jarri diot etxebizitzari, bigarren hau lur-mailatik 0.68m-ra baitago.

Terrazetako parte batzuei intimitate pixka bat emateko, lehen zegoen etxean oinarritu naiz; egurrezko makil batzuk bertikalean jarriak zituen:




Garajea lur-mailan utzi dut, eta oraindik kubo nagusira erantsi ez den paralelepipedo baten antza eman nahi izan diot. Halere, oraindik ez daukat argi hor utziko dudan.

Estudioari dagokionez, hasiera batean ere etxebizitzatik kanpo utzi dut, lorategian, baina ez daukat guztiz argi han utzi edo kubo nagusian jarri; pentsatzen eta guzti honi bueltak ematen jarraitu behar dut, noski.

Hona hemen lan-maketa(E:1/200) eta planoak (E:1/100):





Oinak
 Altxaera mendebaldetik
 Altxaera Parketik
 Ebaketa parketik
Ebaketa ekialdetik




No hay comentarios:

Publicar un comentario