martes, 24 de septiembre de 2013

PAPIROFLEXIA 2.0

Papiroflexiarekin jarraituz, aste honetan, lehengo asteko papiroflexia lana hobetu behar genuen, eta mobilaren euskarri gisa erabiltzearen ideia alde batera utziz, guk asmatu behar genuen erabilgarritasun berri bat.

Hainbeste froga egin ondoren nire lehengo asteko proiektua hobetzeko, ez nuen ezer hobeagorik lortu, eta berdina egitea pentsatu nuen, baina buelta emanda, hau da, tunel forma horri buelta ematen eserleku gisa erabiltzeko.

Proiektua egiten nindoan einean, eserleku hura kulunka moduko eserleku batean bihurtzea bururatu zitzaidan, non eserlekuaren lau izkinetatik soka batzuen bitartez zintzilik geratzen zen, sokak zapailan finkaturik zeudelarik.

Proiektuaren maketa kartulina batean egiteaz gain, plano batzuk ere egin behar genituen, proiektuaren bistak, ebaketak etab. azaltzen zituztenak. Hauek dira nire planoak:



Azkenik, hau izan da lortu dudana:







sábado, 21 de septiembre de 2013

PAPIROFLEXIA 1.0

Lehenengo proiektu honetan A2 orri bati zurruntasuna emanez, mugikor bat eusteko gai den egitura bat egin behar genuen. Horretarako, tolestura desberdinak egin behar genituen, papera kapa bat baino gehiagotan pilatu gabe. 

Hasiera batean, egunkari orriekin egin genituen lehenengo frogak, baina ez nuen zurruntasun handirik lortu, egunkari orriak oso finak baitira.

A2 orri txuriekin hastean, hasieran, pixka bat kostatu zitzaidan tolestura aproposak egitea, eta hainbat orri erabili eta hainbat froga egin ondoren, azkenean, atera zitzaizkidan.

Ateratako lehen egitura hau izan zen:




Baina ez zen mugikorra eusteko gai izan, tolestura gutxi eta handiegiak eta oreka falta baitzituen.


Tolestura hauek horizontalean egin nituen, ondorioz, gutxiago atera zitzaizkidan; horregatik beste zentzuan egitea erabaki nuen, egitura konpaktuago bat egitearren.

 (ezkerrean bigarren froga; eskuinean lehenengoa)

Hau izan izen lortu nuena:





Aste hontan proiektu berarekin jarraitu behar dugu, ea hobekuntzarik lortzen dudan!