domingo, 23 de marzo de 2014

IMANOLENA - SCHINDLER

Bigarren ebaluaketa honetako tailerreko beste lanetako bat hau izan da: Los Angeles-eko Schindler etxea aztertu, eta Imanolena etxearen proposamen bat egin lehenengo etxean oinarrituz.

Hasteko, Schindler etxea aztertu genuen lauron artean, eta baita klasean ere. Schindler etxearen ezaugarri nabarmenena etxeak dituen pribatutasun gradu desberdinak dira, sukaldea konpartitzen duten bi etxebizitzaz eta gonbidatuetzako apartamentu batez osatua baitago.

Ezaugarri nabarmen hau kontuan hartuz, eta bi etxebizitzek "L" forma dutela ere kontuan hartuz, Imanolena etxearen proposamena egin genuen lauron artean.

Hau egin baino lehen, Schindler etxearen ibilbide desberdinak, pribatutasun graduak, programa eta etxearen banaketa adierazi genituen; ondoren, berdina egin genuen Imanolena etxearen proposamenarekin.




Gure proposamenean sukaldea lekuz aldatzea izan da aldaketarik handiena, bi etxebizitzak ahalik eta antzekoenak egin nahi bakenituen. Schindler etxea bezala, sukaldea konpartitzen duten "L" formako bi etxebizitzek osatzen dute gure Imanolena etxea.












jueves, 13 de marzo de 2014

BIDAIA MUTRIKURA

Bigarren ebaluaketa honetako tailerra Luis Peña Gancheguiri buruzkoa da. Bere arkitektura aztertzen ari gara, gure ingurua bere proiektuz betea baitago. Klasea talde desberdinetan banatu da eta taldeka jardun gara lan desberdinak egiten.

Lehenengo lana egiteko bere eraikinetako bat tokatu zaigu talde bakoitzari. Nire taldeari 13+7 etxebizitzak tokatu zaizkigu, Mutrikukoak. Etxebizitza talde honekin kolax bat egin behar genuen, aldez aurretik bilatutako informazioa klasera eramanez.

Hasiera batean ez genuen denborarik izan Mutrikura joateko, baina lana egin eta aste batera tarte bat aurkitu eta hara abiatu ginen. Haraino joan baino lehen udaletxearekin arremanetan jarri ginen planoak eskatzeko, ez bakarri etxebizitza hauenak baita Imanolena etxearenak ere, tailerreko lan potoloena horren ingurukoa baita.

Mutrikura iristea pixka bat kostatu zitzaigun, baina azkenean iritsi ginen, eta udaletxera joan ginen planoen bila. 13+7 etxebizitzenak ez zituztela esan ziguten, baina Imanolenaren planoen kopiak eman zizkiguten, eta Peña Gancheguik berak eginikoak ikusi eta ikutu
ahal izan genituen. Planoak emateaz gain, azalpenak eta Mutrikun zeuden Gancheguiren etxe guztiak zeintzuk ziren erakutsi ziguten, pena mere zi izan zuen haraino joateak!

Udaletxetik atera eta hantxe bertan zeuden 13+7 etxebizitzak ikusteko aukera izan genuen, argazki batzuk atera eta etxera itzuli ginen.











Nahiko bidai luzea izan zen Mutriku hemen ondoan egon arren, baina zorte handia izan genuen, bai eguraldiagatik baita lortutako planoengatik ere. Oso egun emankorra izan zen!