martes, 25 de febrero de 2014

ETXOLA PASIEGOA 1.0

Azken aste hauetan proiektu motz bat egiten ibili gara, Mierako edo Paseko aranean kokatutako etxe pasiegoei buruzkoa. Horrelako etxe bat aukeratu eta 3 pertsonentzako asteburu-etxea bihurtu behar genuen. Nire kasuan bikote bat eta ume batez osatutako familia bat hautatu nuen.

Etxe pasiego hauek zehazki zer diren eta nola funtzionatzen duten bilatu ondoren, horietako bat aukeratu eta gure erara egin behar genuen, etxearen berezko nortasuna galdu gabe. 

Nire kasuan hau aukeratu nuen:


 (Neurria:6x9x5m)

Etxea aukeratu ondoren, barnea nola egin pentsatzen hasi nintzen. Hasieratik argi nuen logela goiko solairuan jarriko nuela eta gainerakoa behekoan, tximiniaren beroa gorantz doalako, eta egurrezko lurrak epeltasun gehiago ematen duelako harrizkoak baino, eta logela egunean zehar egoteko lekua ez izan arren beti eskertzen da berotasun hori lo egiterako orduan.

Argi neukana zen harrizko 50cm-ko pareta sendo horiek protagonismo gehiena izan behar zutela, beraz paretak libre egon behar zuten.

Lehenengo ideiak ez zuen ongi funtzionatzen ez zuelako egitura errespetatzen, eta etxe hauek duten egurrezko egitura hauen nortasunaren parte da, beraz, ezin nuen habe bat ebaki, adibidez.

Etxearen nortasuna guztiz errespetatzen zuen ideia baten bila nebilela konturatu nintzen egiturak 6 espazio separatzen zituela eta nik jarri beharreko oinarrizko elementuak ere 6 zirela: Komuna, sukaldea, "egongela", eskilarak, oheak eta tximinia.

Altuera gutxiko etxe hay bi solairutan banatzean behekoa nahiko klaustrofobikoa geratzen da banaketa honek bi metro ematen dizkiolako lehenengoari eta 3 bigarrengoari teilatua dela-eta.

Egunez denbora gehien lehenengo solairuan ematen denez klaustrofobia hori sahiestu behar nuen, beraz bigarren solairua ez nuen guztiz itxi, eta habeek eta habexkek eratzen dituzten hiru karratu soilik estali nituen.

Gero, elementu bakoitza karratu horietako bakoitzean jarri nuen erabilgarritasuna kontuan hartuz eta harmonia bat sortuz denen artean:

 

 (Beheko solairua)

 
     (Goiko solairua)

Leihoei dagokienez, etxe hauen beste ezaugarri bat leiho txikiak eta gutxi dituztela da, ahalik eta hotz gutxien sartzeko, oinarrizko beharrentzat eginak. Nire kasuan leiho batzuk gehitu ditut, bi atzekaldean, bi albo bakoitzean eta beste bat ate bakoitzaren ondoan.

Ideia ondo garatu ondoren etxearen kanpoko axonometria bat, barruko beste bat eta maketa egin ditugu. Hauek dira nireak:

  •  Planoak (axonometriak, E:1/50): 


(Kanpotik)

(Barrutik)
  •  Maketa (E:1/50):
(Hegoaldea)


(Mendebaldea)

 




(Sarrera atetik)
(Jantokia, "egongela"-tik)

("Egongela" leihotik)








martes, 11 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA ONDARRETAN 2.0







Aste honetan behin betiko izozkitegia entregatu dugu. Aurreko astekoarekin alderatuz berrikuntza batzuk egin ditut: Toldoaren forma gehien adierazten zuen teilatu zatia habe eta habeskaz osatutako parrilla baten antzera utzi dut, teilatua gogorregia geratzen zelako bistari dagokionez.

Nire helburua "plaza" antzeko bat diseinatzean zenez gradak luzatu ditut forma triangeluarra sortuz; horrela toki gehiago dago egoteko.

Hondartzara doazen eskilarak graden formari egokitu ditut beheko eskaloiak luzeagoak eginez, bestela eskilaren eta graden artean tarte bat ezerezean geratzen zen.

Hona hemen maketa eta planoak:

- Planoak:

 (Influentziak - Ideograma eta piktograma)

 (Kokapena)
 
 (Oin planoa)
 
 (Altxaera hondartzatik)
 
 (Altxaera pasealekutik - Komunaren eta izozkitegiaren oinak)
 
(Ebaketak) 
- Maketa: 


Azkenik, influentziei dagokienez Peter Zumthor-ez gain Peña Gancheguik ere eragina izan du horizontaltasunari dagokionez.

(Haize Orrazia, Peña Ganchegui)


















martes, 4 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA ONDARRETAN 1.0



Proiektu berri hau Ondarretan kokatuko litzatekeen izozkitegi batean datza. Horretarako, ezer egin baino lehen Donostiako kostatik buelta bat eman nuen, lan egin beharreko lekua aztertzeko asmoz, eta izozkitegia non kokatu aukeratzeko. Azkenean,erabaki nuen Ondarreta hondartzaren hasieran kokatzea, altuera handiena dagoen gunean, hondartza hau oso txikia baita eta marea igotzean uholdeak izateko arrisku handia baitago.

Lekuarekin zerikusia zuen zerbait bilatzen hasi nintzen, Ondarretan ondo geratuko zen zerbaiten bila, lortu nahi nituen helburuak ere betetzen zituena: nire izozkitegia jendearen elkargune bat izan zedin nahi nuen, bertan arratsalde bat pasatzeko modukoa itsasoko bistez gozatzen den aldi berean. Horretarako jendea eser zedin nahiko leku utzi behar nuen, izozkiak erosteko eraikina egiteaz gain. Hondartzarekin harremana izatea ere nahi nuen, hondartzako jendea hor itzal piska baten bila joatearen aitzakiaz ere hor gera zedin berriketan etab. lagunekin, adibidez.

Ondoren, konturatu nintzen, hondartzako toldoen forma lagungarria izan zitekeela izozkitegia egiteko, eta horrelako forma batetik abiatuz ondo integratu nezakeela eraikina bertan. 



Hasiera batean, plataforma bat egin nuen bi mailatan separatua. Goiko maila kalearen maila berdinean dago, eta bertan izozkiak erosteko gunea eta komuna daude. Komuna nun jartzeak buruhausteak ekarri zizkidan ez bainekien nola integratu konposaketa bat eginez; azkenean eskilarekin segida bat eginez jartzea erabaki nuen, bertan ere ez baitzuen molestatzen izozkia jaten zegoen jendea, usainengatik etab. Goiko maila hontatik eskilara batzuen bitartez beheko mailara igaro zaitezke, eta eskilarekin batera bi eskaloi handi daude, bai kaleko jendea bai hondartzan dagoena han eseri ahal izateko izozkia jaten itsasoen bistaz eta konpania onaz gozatzen duen bitartean. Toldo azpian geratzen dena izozkiak saltzen diren denda eta aulkiak eta mailak dauden gunea dira; modu honetan, itzaletan egon nahi duenak ere aukera hori dauka.


 Oina




Beheko mailatik hondartzara jaitsi edota hondartzatik izozkitegira igo zaitezke eskilara batzuen bidez.

Hau da toldoan oinarritutako ideograma: 


Ideograma egin ondoren lehenago azaldu dudan forma lortu arte garatu nuen hasierako ideia hori, eta hau da ideia islatzen duen lan maketa (E:1/100):

 Itsasotik begiratuta (Hegoalderuntz)
 Pasealekutik begiratuta (Iparralderuntz)


Aurreko astean maketa hau eta zirriborro batzuk eraman nituen klasera, eta gure ideiak definitzeko eta garatzeko ariketa batzuk egin ondoren, aldaketa batzuk egin ditut formari dagokionez; toldo forma pixka bat hautsi dut altuera handiegia hartzen baitzuen goiko partean, ondorioz, izozki dendaren estalkia laua jartzea erabaki dut. Beste ideia bat estalkia dagoen lekuan negurako kristalezko pareta korredera batzuk jartzea da, neguan hauek itxiz gero barruan egon ahal izateko, eta udaran dena guztiz irekia egoteko aukera ere izateko. Hesi modura zegoen kristal transluzidoa ere kristal garden batengatik aldatu dut, ahalik eta arintasun gehien emateko itxuraz, eta baita bistak hobeto ikusteko ere.

Hasierako toldoan oinarritutako ideogramatik, orain daukadan izozkitegiaren piktogramara garatu dut:

 
Oraingoan maketa inguru batean jarri dut ideia garbiagoa eta ulergarriagoa izateko asmoz (E:1/100):

 
 Hondartzatik begiratuta (Hegoalderuntz)

Pasealekutik begiratuta (Iparralderuntz)
 
  



 Nire izozkitegiak jasotzen duen influentzia (Donostiako toldoez gain) Peter Zumthor arkitektoarena da:


Argazkian ikusi daitekeen moduan egurra erabiltzen du bai proiektu honetan eta baita beste batzuetan ere, lerro zuzenak erabiltzen ditu, eta piloteez ere baliatzen da eraikina altura batean kokatzeko, besteak beste.

Nire hasierako ideia geroz eta garatuagoa dagoen arren, aldaketa gehiago gertatu daitezke entrega eguna baino lehen, beraz hurrengo sarrera emango dut horien berri.